Kide kolektiboak edo instituzionalak

UNIBERTSITATE-FAKULTATEAK, SAILAK, IKERKETA-ZENTROAK

Politika eta administrazio zientziaren arloan unibertsitateko edozein mailatan irakasten duten sailak, unibertsitate-fakultateak (publiko zein pribatuak), ikerketa-zentroak eta abar AECPAko kide kolektiboak izan daitezke.

Abantailak:

Politika Zientziari buruzko Espainiako Aldizkaria (Revista Española de Ciencia Política)

Kide instituzionalek ale bat jasotzen dute paperean, haien liburutegian izateko. RECP aldizkaria 3 aldiz argitaratzen da urtean

Hedapen zerbitzuak

Kide instituzionalek albisteak hedatzeko sistema erabil dezakete (webgunea, buletina eta gizarte-sareak) helburu hauekin:

  • beren eskaintza akademikoa zabaltzeko: ikastaroak, mintegiak, ikerketaren arloko ekitaldiak eta abar
  • lan- eta beka-eskaintzen berri emateko
  • mezu instituzionalak bidaltzeko
  • beren argitalpen eta aldizkariak ezagutarazteko

Prestakuntza

AECPAk jarduerak, biltzarrak eta mintegiak antolatzen ditu gure kideen gaitasun zientifikoak ugaritzeko helburuarekin. Instituzioetako kideek lehentasuna izango dute jardueretan parte hartzeko orduan, eta proposamenak egin ahal izango dituzte

Bekak

AECPAk bekak eta diru-laguntzak eskaintzen dizkie instituzioetako kideei, Erakundeak antolatzen dituen jardueretan parte har dezaten

Standak AECPAren biltzarretan

Kide instituzionalek standak jarri ahal izango dituzte para AECPAk antolatzen dituen biltzarretan beren zerbitzu edo produktuak ezagutarazteko

Eskubideak

Hona hemen kide kolektibo edo instituzionalen eskubideak:

  1. Batzar Nagusian integratu, haiek ordezkatuko dituzten pertsona fisikoak izendatuta
  2. Erakundearen ekintza guztietan parte hartu
  3. Zuzendaritza Batzordeari ekimen edo iradokizunak helarazi, Erakundearen helburuak hobeto erdiesten laguntzeko
  4. Erakundearen Kontseilu Akademikoko kide izan

Kide instituzionalen kuotak

  • Urteko kuota: 300 euro

Kide kolektibo edo instituzionala izateko prozedura

Instituzioa ordezkatzen duen pertsona batek egingo du AECPAko kide instituzional izateko eskaera. Atxikipena eskatzea zein bileratan adostu den aipatuko du, bai eta organoa, data eta abar ere; eta harremanetarako pertsonaren datuak emango ditu: izen-abizenak, telefonoa, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta instituzioaren webgunea.

Eskaera AECPAko presidente Arantxa Elizondo Lopeteguiri zuzenduko dio, ohiko postaz edo posta elektronikoz, jarraian ageri den helbidera:

AECPA
Montalbán, 8. 28014 Madril
Helbide elektronikoa: info@aecpa.es

AECPAk jaso duela adieraziko du.

Batzar Nagusiak bere oniritzia ematen duenean kide kolektibo edo instituzional berria onartzeko, AECPAko idazkari nagusiak posta elektronikoz jakinaraziko dio ordezkariari edo harremanetarako pertsonari AECPAko kide izateko eskaera onartu dela, eta bere kontuan sartzeko gakoak bidaliko dizkio [erabiltzailearen datuak, helbide elektronikoa, pasahitza].

Login

¿Olvidaste la contraseña?