Banako kideak

Dagoeneko 600 pertsona inguruk erabaki dugu proiektu honetara batzea. Kide egitea erabakitzen baduzu, Politika eta Administrazio Zientzia garatzen, ikerketak sustatzen, lankidetza zientifiko eta profesionalari bultzada ematen eta ekintza zientifiko-politikoak zabaltzen lagunduko duzu. Horrez gain, Erakundearen ekintzetan parte hartzeko aukera bermatuko duzu, diru-laguntzen eta beken bitartez, eta Politika Zientziari buruzko Espainiako Aldizkaria (Revista Española de Ciencia Política) argitaratzea ahalbidetuko duzu.

Abantailak

Politologoen elkartean parte hartzea

  • Zientzia-komunitatean parte hartzea, karrera akademikorako ideiak eta aukerak partekatzeko, talde iraunkorren bitartez
  • AECPAren doktoretza mintegian parte hartzea, metodologia berriak ikasteko eta erreferenteak diren irakasleak ezagutzeko
  • AECPA sarietara aurkezteko aukera, bost modalitatetan: monografia, liburu-kapitulua, artikulua, doktorego-tesia, biltzarrean aurkezteko txostena
  • Hainbat arlotako adituen datu-basean egotea, AECPAk sortutakoa
  • Mintegiak eta bilerak egiteko espazioak erabiltzea

Informazioa atzitzea eta zabaltzea

Hedapen zerbitzua. Kideek albisteak hedatzeko sistema erabil dezakete (webgunea, buletina eta gizarte-sareak) helburu hauekin:

  • Albiste buletina jasotzeko
  • Antolatzen dituzten ekintzen berri emateko
  • Lan- eta beka-eskaintzen berri emateko edo haiek jasotzeko
  • Argitalpen eta aldizkariak ezagutarazteko

Irakaskuntzaren berrikuntza

  • Irakaskuntza berrikuntzari AECPA sarira aurkezteko aukera
  • Sarbidea irakaskuntzaren berrikuntzako proiektuen biltegira

Biltzarretan parte hartzea

  • AECPAren biltzarretan parte hartzea: lantaldeak antolatzeko eta koordinatzeko aukera
  • Sarbidea AECPAren biltzarretako paper room-era
  • Prezio bereziak AECPAren biltzarretarako inskripzioa egitean, bai eta European Confederation of Political Science Associations (ECPSA) elkarteari atxikita dauden Politika Zientziako Erakundeek eta Latinoamerikako Politika Zientziako Erakunde askok antolatutako biltzarretarako ere

Eskubideak

Kuoten ordainketa egunean duten kideek eskubide hauek dituzte:

  1. Batzar Nagusiaren bilkuretan egon, erabakietan parte hartu eta boto-eskubidea gauzatu
  2. Batzar Nagusiko karguak aukeratu eta horietarako hautagai izan
  3. Erakundearen ekintzetan parte hartu
  4. Zuzendaritza Batzordeari Erakundearen helburu sozialak hobeto erdiesten lagunduko duten iradokizunak helarazi, zuzenean zein Batzar Nagusiaren bitartez

Banako kideen kuotak

a) Masterra ikasten ari diren kideak: 30 euro

b) Doktoretza ikasleak, erretiratutako irakasleak eta lizentzia edo gradua izan arren langabezian dauden kideak: 50 euro

c) Kontratu mugagabea ez duten kideak (laguntzaileak, doktoretza ondorengoko laguntzaileak, kide emerituak): 70 euro

d) Kontratu mugagabea duten kideak, funtzionarioak eta gainerakoak: 100 euro

Kuota automatikoki esleitzen zaio kide bakoitzari, ordainketa egiteko unean kidearen profilean ageri den kategoriaren arabera. a, b eta c kategorien kasuan, kategoria berretsi behar da urtero.

c eta d kategorien kasuan, inskripzio-kuota kobratuko da (60 euro).

Edonola ere, aurretik c) edo d) kuotarekin kide izan diren eta kuota ez ordaintzeagatik kide izaera galdu duten pertsonei, inskripzio-kuota kobratuko zaie etorkizunean Erakundean alta egin nahi badute.

Login

¿Olvidaste la contraseña?